2012-05-01

Landareak eta loreak: natura zaintzen





Aste Santu aurretik, lorategietan loreak ikusten hasi gara eta udaberrian sartu garela konturatu gara. Loreei buruz hitz egin dugu. Horrela, geuk gure landareak izateko ideia sortu zaigu.

Galdera asko egin ditugu: Nola sortzen dira landareak eta lorak?, zer egin behar dugu landareak hasteko eta zaintzeko?, hazi guztiak berdinak al dira?, zer sortzen da lehenago, lora edo landarea?, ...



Galdera guzti hauei erantzuma emateko eta geure lorategia sortzeko, laguntza eskatu genizuen guraso guztioi. Gurasoek eta irakasleak ekarritakoekin hazi pilo bat osatu dugu: handiak, txikiak, borobilak, luzexkak, gogo-gogorrak, bigunak, ... 
Kalendula, kaputxina, sagar, baba, limoi, datil eta aguakate haziak daude argazki hauetan. 






 


Ez haziak bakarrik, landare batzuek bulbo edo patatatik sortzen direla ikusi dugu. 
Hau lirio baten bulboa edo patata da.





 

 


Ondoren gure hazitegia egiten hasi gara. Hazitegia eta lorontziak erabili ditugu, eta denak lurrez bete ondoren barruan haziak eta bulboak ipini eta ureztatu.







Jazinto bulboa



Bulbo bat kristalezko lorontzi batean ipidi dugu, urarekin bakarrik. Honela ikusi dugu oso argi bulboari atera zaizkion sustraiak.
Kaputxinak




Egunero begiratu dugu ea urik behar duten edo ez. Denbora pasatuz joan da, eta egun batean gelan sartzerakoan, ume batek esan du: “Begira! Begira!”. Hurbildu eta hazitegian landare txiki-txikiak azaltzen ari direla konturatu gara. Egunak pasatu ahala, gero eta landare txiki gehiago izan ditugu. Eta lehenengoak ez dira hain txikiak. Hasten ari dira!


 

Lorontzian egoteko baino handiagoek egin direnean, lorontzietara aldatu ditugu. Aldaketa egiten landaretxoek zati ezberdinak dituztela ikusi dugu: sustraiak, zurtoinak eta hostoak.


Begonia




Bulboak polikiago hasten dira. Oraindik horrela daude.





Egunero zenbatu ditugu, eta bakoitzarentzako landare bat edukitzeko zenbat falta diren pentsatu dugu. Denontzako landare bat izatea lortu dugunean, bakoitzak marrazki bat egin du etxera eraman aurretik. Marrazkian landarearen prozesu guztia azaldu dugu.

Orain etxean dituzue, eta, eskolan bezala, ondo zainduko dituzue. Seguru!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario