2012-03-26

tenperaturak: kalekoa, gelakoa eta gure gorputzekoa

Kaixo irakurle guztioi:
 4urte B-koak gara eta egin dugun lana azaldu nahi dizuegu.
Gure eguneroko eginkizunen artean eguraldia begiratzea da bat, hau dela eta, egun batean ume batek 0 gradu zeudela esan zuen. Hortik  abiatuta hasi ginen pixkat tenperatura aztertzen.
Termometro hitza agertu zaigu, eta tenperatura neurtzeko balio duela jakin dugu.

Termometro desberdinak ikusi ditugu: dijitalak eta betikoak.
Gaixorik gaudenean ere termometrua ipintzen digute, kalentura daukagun ala ez jakiteko.

Hemen erakusten dizkizuegu astebetean zehar egindako neurketak.
Kanpoko tenperatura betiko termometroarekin neurtu dugu eta barrukoa dijitalarekin.









Goian aipatu dugun bezala guk ere gure gorputzeko tenperatura neurtzen dugu gaixorik gauden ala ez jakiteko. Amatxok edo aitatxok ipintzen digute termometroa. Batzuetan andereñok ere bai.

Kanpoko  eta barruko tenperaturak neurtu ondoren gure gorputzeko tenperaturak neurtu ditugu.



Denon artean eztabaidatu ondoren batzuek esan dute tenperaturarik altuena 36,8 gradu dela, beste batzuek 37 gradu dela. Eta tenperaturarik bajuena 36,1 gradu dela. Zer iruditzen zaizue?

Honek etxean egin ditugun lanak dira, gurasoak lagunduta:



Eskerrik asko irakurtzeagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario